XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oneraño Larramendi'ren itzak.

Apezak, atzo Eguzkiza J'k ederrki erran zigunez, euskeraren alde geyen egin dutenak, orrela baziran, bertzeak nolakoak ote?.

Larramendi'k diona egia ote dan dakuszazuten, urte batzuk geroxeago egindako itzaldi edo sermona batetik arturiko zatitxo bat edo bertze irakurriko dazkizutet.

Ona bat: .

Eta beitixago: .

Aipu aundiko sermolari aunitzen aotan ere, garai artan zebilen euskera ikusteko, irakurri dudanakin aski dela uste dut.

Eta orain erran zadazute, ez ote-den arritzeko, orrelako mende ayetan, ikusi duzuten bezain garbi, txukun ta ederr Mendiburu'k bere idaztiak egitea.

Onezkero nekatu-asperrtuxeak zagozte nere erasi motel ontaz ta amaitzera noa.

Orain berreun urte bezelatsu, Mendiburu, Larramendi, Zarauts-ko Pantzezkarr mixiolariak eta bertze zenbaitek, gure euskera ederr, goxo au goratzeko alegiñak egin bazituzten ere, lenagoko einean, iya deus ere aurreratu gabe, gelditu zen.

Zergatik ote? Euskeraren maitetasunean erria etzelako berotu; eta ori erdisten ez delarik, naiz eta jakintsuenak euskeraren alde egon, euskera erkintzen, eritzen eta ondatzen.